Koi Sushi (García Castañón karrika) jatetxeko banatzaile batek egindako salaketaren aurrean Langileon Autodefentsa Sareak, langilearekin elkarlanean, enpresa horren aurkako borroka hasi du. Bertako langileek lanean egondako ordu batzuk ez kobratzea, kontratuko irregulartasunak, oporrei uko egitea eta bestelako bidegabekeriak pairatu dituzte.
Koi Sushi enpresak bere langileak eskatutakoa betetzen ez duen arte ez dugu etenik eginen haien aurkako presio-kanpainan. Hau dela-eta elkartasunerako deia helarazi nahi diogu langile-klaseari, aurrerantzean eginen diren ekintzen parte denok izan gaitezen.
Hik bakarrik ezin, elkarlanean aitzin.
Langileon Autodefentsa Sarea