Sarea bilbatzen hasi da

2016ko azaroan jaio zen Langileon Autodefentsa Sarea, urteotan, egoeraren arabera, langileok pairatzen dugun isolamendua akabatzeko, eta ondorioz, elkartasunean antolaturik gure eskubideen defentsan jotzeko lanabesa da jaio dena.

Hilabete luzeotan gogor ekin diogu; bai hainbat lan-gatazketan lagunduz eta baita langile mugimenduaren zein mugimendu sindikalaren elkartasun ekintzak gauzatuz. Baina, oraingoan Sarea hedatzeko unea heldu zaigu, Iruñerriko auzo eta herri guztietara. Habiapuntu gisa, eta Iruñerrian lehena, Alde Zaharreko nukleoa izan da, non, bertako kideen lanak auzokoarekin batera egin dute posible izatea bertako langileen elkartasunerako bidea hastea; kolektiboaren lana hedatu dute, herritik eta herriarentzat, auzoko langileon beharrak asetzeko gogoarekin.

Hurrengo hilabetetan nukleo berriak pizten hasiko gara auzo eta herritan. Berma dezagun bada, herritik eta herriarentzat eraikitako proiektua, elkartasunean jaioa, sarea osatuko duten auzo eta herrien arteko antolakuntzarako indarra probesten duela.