San Ferminak esplotatzen zaitu
Sanferminak badatoz eta gutako askorendako gogor lan egiteko ordua iritsi da. Egunero bezala, disfrutatzen duzun guztiaren azpian gure lana dago.
Ordukako edota aldi bateko kontratuak, praktika-kontratu amaigabeak, autonomo faltsuak, kontratu baliogabetuak... Kontratua izateko zortea baduzu! Bestetik, eta egoera okertzearren, nahitaezko ordu-extrak, soldata ziztrinak edota ordaindu gabeak, bidegabeko kaleratzeak, lan jazarpena, baja hartzeko beldurra eta pareko hamaika gehiegikeria. Gertukoa duzu egoerarik?
Denbora gehiegi daramagu hauek guztiak jasaten eta defentsarako unea iritsi zaigu. Aurrekoak ez dira norbanakoon arazoak. Aitzitik, bizirauteko helburuarekin beste batzuendako lan egiten dugunon arazo kolektiboak dira: hots, langile klasearenak. Gorriak ikusi ditugu eta dagoeneko ezer gutxi daukagu galtzeko. Estu gabiltza, bai, baina borrokatzea beharrezkoa izanen da egoera okertu nahi ez badugu. Nor bere bidetik ahula izanda ere, elkarlanean oinarritutako antolakuntzatik gure defentsari indarrez ekin diezaiokegu: auzo eta herrietan kideartean elkar babestuz, alegia, langile autodefentsa sareak bilbatuz.
Iruñerriko auzo eta herrietan antolatzen gara lanean sortzen diren zuzengabekeriei aurre egiteko. Zurekin egoera aztertu ondoren, elkarrekin jarraibide bat eraikiko dugu. Guztion artean adostuakoari ekinez, beti ere, langileon defentsa kolektiboa erdiestea dugula helburu, bidegabekeriei aurre egin ahal izateko lan baldintza duinagoen alde. Elkartasun kolektiboan antolatutako langlieriak bakarrik lortu ditzake lan baldintza duinak.
Sanferminak badatoz eta gutako askorendako gogor lan egiteko ordua iritsi da. Egunero bezala, disfrutatzen duzun guztiaren azpian gure lana dago.
Hilabete luzeotan gogor ekin diogu; bai hainbat lan-gatazketan lagunduz eta baita langile mugimenduaren zein mugimendu sindikalaren elkartasun ekintzak gauzatuz.
Egoera latza gurea gaur egun. Pairatzen dugun prekarietateak gure arteko antolakuntza ekiditzen du, eta aldi berean, antolakuntza eza honek prekarietatean are gehiago murgitzen gaitu, etengabeko sorgin-gurpilaren preso.